33 Bere seme Antiokoren heziketaz ere arduratzeko agindu zion, bera etorri arte.
34 Gudarostearen erdia eta elefante-taldea utzi zizkion, beraren erabaki guztiak betetzeko aginduz. Judea eta Jerusalemgo bizilagunen kontra
35 gudaroste handia bidali behar zuen, Israelgo indarrak eta Jerusalemen gelditzen zirenak apurtu eta deuseztatzera, herrialde hartan beraien oroitzapena ere ezabatzeraino.
36 Gero, jende arrotza kokarazi behar zuen juduen lurraldean, honetaz jabe zitezen.
37 Antioko erregea bera, gudarostearen beste erdia harturik, erreinuko hiriburu zen Antiokiatik abiatu zen, ehun eta berrogeita zazpigarren urtean. Eufrates ibaia igaro eta goi-lautadako eskualdeetan barrena ibili zen.
38 Erregearen adiskideen artean gizon boteretsu ziren Dorimenoren seme Ptolomeo, Nikanor eta Gorgias aukeratu zituen Lisiasek,
39 eta Judea herrialdea hartu eta birrintzera bidali, berrogei mila gudari oinezko eta zazpi mila zaldizkorekin, erregeak agindu bezala.