52 eta jentilak gu suntsitzeko elkartu dira. Badakizu zein asmo duten gure kontra.
53 Nola egin diezaiekegu aurre, zuk laguntzen ez badiguzu?»
54 Orduan, turutak jo eta deiadar handia egin zuten.
55 Ondoren, gudarosteko buruzagiak izendatu zituen Judasek: mila, ehun, berrogeita hamar eta hamarna gizoneko taldeburuak.
56 Beren etxea eraikitzen ari zirenak, ezkonberriak, mahastia landatzen ari zirenak eta koldarrak etxera itzularazi zituen, legeak agindu bezala.
57 Gero, abiatu eta Emausetik hegoaldera ezarri zuten kanpalekua.
58 Judasek esan zuen: «Har itzazue armak, izan ausart eta egon prest, gu eta gure santutegia desegiteko elkartu diren jentil-herri horiei bihar egunsentian erasotzeko.