6 Kikildu egin ziren lege-ukatzaileakhark ematen zien beldurraz,eta gaiztagin guztiak izutu ziren.Askapen-borrokak, hari esker,iritsi zuen bere xedea.
7 Atsekabez bete zuen errege asko;Jakoben ondorengoak, aldiz,pozez, bere egintzengatik.Haren oroipena mendez mendegoretsia izanen da.
8 Hiriz hiri ibili zen Judean,lege-ukatzaileak suntsiaraziz.Horrela urrundu zuenIsraelengandikJainkoaren haserrea.
9 Lurraren mugetarainohedatu zen haren izena.Eta bildu egin zituensakabanatuak.
10 Jentilak eta Samariako gudari-talde handia bildu zituen Apoloniok, Israelen kontra gudukatzeko asmoz.
11 Judasek, hori jakitean, bidera atera, menderatu eta hil egin zuen Apolonio. Jende asko erori zen zauritua; gainerakoek ihes egin zuten.
12 Harrapakinak bildurik, Judasek beretzat hartu zuen Apolonioren ezpata, eta aurrerantzean ezpata hura erabili zuen bere bizitzako gudukatze guztietan.