1 Gorgias, bost mila gizon eta aukerako mila zaldizko berekin harturik, gauez abiatu zen,
2 eta juduen kanpalekuan sartu, ustekabean harrapatzeko asmoz. Gotorlekuko jendea zuten gidari.
3 Hori jakitean, Judas ere atera egin zen bere gudariekin, Emausen gelditzen zen errege-gudarostearen kontra oldartzeko asmotan,
4 gudari-taldeak kanpalekutik kanpora sakabanatuak ziren bitartean.
5 Gorgias, Judasen kanpalekura gauez heldu eta inor aurkitu ez zuenean, mendietan hasi zen juduen bila, bere baitan esanez: «Guregandik ihesi dabiltza horiek».
6 Egunsentian, ordea, zelaian agertu zen Judas hiru mila gizonekin; baina ez zeukaten nahi hainbat babeski eta ezpata.