12 Begiak jaso eta juduak kontra zetozkiela ikustean, jentilak
13 kanpalekutik irten ziren borrokari ekiteko. Judasen gizonek, turutak joz,
14 guduari ekin zioten. Jentilak deseginak gertatu ziren eta lautadara egin zuten ihes.
15 Atzean geldituak, berriz, ezpataz hil zituzten denak. Gazararaino eta Idumea, Azoto eta Jamniako lautadetaraino pertsegitu zituzten. Hiru mila gizon inguru hil ziren.
16 Pertsekuzio hartatik bere gudarostearekin itzultzean,
17 Judasek esan zien: «Ez arduratu orain harrapakinez, gainean dugu-eta beste gudukatze bat.
18 Hurbil dugu Gorgias bere gudarostearekin, mendi horretan. Lehenbizi egin aurre etsaiei eta borrokatu horien kontra, gero hartuko dituzue lasai harrapakinak».