20 Etsai haiek ohartu ziren beretarrak ihesi joanak zirela eta kanpalekua sutan zegoela, oraindik ere ikus zitekeen ke-mordoak erakusten baitzuen han gertatua.
21 Hura ikusteak beldurrez jota utzi zituen. Gainera, Judasen gudarostea lautadan gudurako prest begiztatzean,
22 filistearren herrialdera egin zuten denek ihes.
23 Orduan, Judas kanpalekura itzuli zen harrapakinak hartzera. Urre eta zilar asko, purpura morez eta gorriz tindaturiko oihalak eta beste ondasun ugari bildu zituzten.
24 Itzultzerakoan, Jainkoa goraipatuz eta goretsiz zetozen, «ona baita, haren maitasuna betikoa baita» esanez.
25 Egun hartan Israelek garaipen handia lortu zuen.
26 Ihes egin ahal izan zuten jentilek Lisiasengana joan eta gertatuaren berri eman zioten.