3 Hori jakitean, Judas ere atera egin zen bere gudariekin, Emausen gelditzen zen errege-gudarostearen kontra oldartzeko asmotan,
4 gudari-taldeak kanpalekutik kanpora sakabanatuak ziren bitartean.
5 Gorgias, Judasen kanpalekura gauez heldu eta inor aurkitu ez zuenean, mendietan hasi zen juduen bila, bere baitan esanez: «Guregandik ihesi dabiltza horiek».
6 Egunsentian, ordea, zelaian agertu zen Judas hiru mila gizonekin; baina ez zeukaten nahi hainbat babeski eta ezpata.
7 Jentilen kanpalekua, berriz, indartsua zen, ikusten zenez; ongi gotortua eta zalditeriaz inguratua zegoen. Denak gudari trebe eta zailduak ziren.
8 Honela mintzatu zitzaien Judas berekin zituen gizonei: «Ez izan jendetza horren beldur, ez kikildu horien eraso bortitzaren aurrean.
9 Oroitu nola salbatu ziren gure arbasoak Itsaso Gorrian faraoiak bere gudarostearekin pertsegitzen zituenean.