42 Gero, akatsik gabeko apaizak, legezale zirenak, aukeratu zituen;
43 haiek santutegiaren garbikuntza egin zuten eta harri kutsagarriak toki lohi batera eraman.
44 Profanatua zegoen erre-oparietarako aldarearekin zer egin eztabaidatu zuten.
45 Iritzi onez, aldarea desegitea erabaki zuten; horrela, ez zitzaien lotsagarri gertatuko, jentilek profanatua baitzen. Desegin zuten, beraz, aldarea,
46 eta tenplua zegoeneko mendian, toki berezi batean, utzi zituzten harriak, berauekin zer egin esango zuen profetaren bat agertu arte.
47 Ondoren, legeak agintzen duenaren arabera, landu gabeko harriak hartu eta lehengoa bezalako aldarea eraiki zuten.
48 Santutegia eta tenplu barrua konpondu eta atariak sagaratu zituzten.