1 Aldarea berreraiki eta tenplua lehengo erara konpondu zutela jakitean, inguruetako herriek, erabat haserreturik,
2 beraien artean bizi ziren Jakoben ondorengoak desagerraraztea erabaki zuten, eta israeldarrak hiltzen eta triskatzen hasi ziren.
3 Orduan, Judasek eraso egin zien Idumean bizi ziren Esauren ondorengoei, baita Akrabatenekoei ere, israeldarrak inguratuak zeuzkatelako. Zeharo porrokatu eta hondatu zituen eta haien ondasunak hartu.
4 Gero, Baianen leinukoek egiten zuten kalteaz oharturik —israeldarren zelatan egoten baitziren bideetan, tranpak eta eragozpenak jarriz—,
5 beren dorreetan gordetzera behartu zituen Judasek. Ondoren, inguratu eta, erabat suntsitzeko, su eman zien dorreei eta barruan ziren guztiei.
6 Gero, amondarren kontra oldartu zen. Lagun asko ziren amondarrak eta gudaroste indartsua zuten, Timoteoren buruzagitzapean.
7 Gudukatze askoren ondoren, menderatu eta hondatu egin zituen.