57 esan zioten elkarri: «Guk ere ospetsu egin behar dugu geure izena. Eraso diezaiegun inguruetako jentilei».
58 Orduan, Jamnia hiriari erasotzeko agindu zioten beren menpe zuten gudari-taldeari.
59 Gorgias bere gizonekin hiritik atera zen, borrokari ekiteko.
60 Eta menderatu egin zituen Jose eta Azarias, eta Judeako mugetaraino pertsegitu. Israeldar gudarosteko bi mila gizon inguru galdu ziren egun hartan.
61 Judas eta beronen anaien esana aditu gabe, egintza handiak egiteko gauza zirela uste izan zutelako gertatu zitzaion gudari-taldeari hondamen hura.
62 Haiek ez ziren, ordea, Jainkoak Israel herria salbatzeko eginkizuna eman zien gizon haien kastakoak.
63 Judas ausart hark eta anaiek ospe handia izan zuten Israel osoan eta haien izena entzuna zen herrialde guztietan.