14 Saulen osabak galdegin zien:—Nora joan zarete?Saulek erantzun zion:—Astoen bila. Baina ez genituen aurkitzen eta Samuelengana jo genuen.
15 Osabak Sauli:—Eta zer esan zizuen Samuelek?
16 Saulek osabari:—Astoak agertuak zirela jakinarazi zigun.Erreinuaz Samuelek esandakoari buruz, ordea, ez zion deus ere adierazi.
17 Deitu zuen Samuelek jendea Mitzpan Jaunaren aurrean bil zedin,
18 eta honela mintzatu zitzaien israeldarrei: «Hona zer dioen Jaunak, Israelen Jainkoak: Nik atera nuen Israel Egiptotik, eta nik askatu zintuztedan, zapaltzen zintuzteten egiptoar eta gainerako erreinu guztien menpetik.
19 Zuek, aldiz, gutxietsi egin duzue orain zeuen Jainkoa, berak gaitz eta atsekabe orotatik salbatu zaituzten arren. Honela diozue: “Utikan! Emaguzu erregea!” Jar zaitezte, bada, Jaunaren aurrean leinuka eta senitarteka».
20 Hurbilarazi zituen, orduan, Samuelek israeldar leinu guztiak eta, zotz eginik, Benjaminen leinuari atera zitzaion.