4 Egin zuen, beraz, Samuelek Jaunak esandakoa, eta Belenera joan zen. Hiri hartako zaharrak bidera irten zitzaizkion arduratsu, eta galdetu zioten:—Bake onean al zatoz?
5 Samuelek erantzun:—Bai, bake onean nator. Jaunari oparia eskaintzeko asmoz nator. Egin garbikuntzak eta zatozte nirekin oparia eskaintzera.Egin zizkien garbikuntzak Samuelek Jeseri eta beronen semeei, eta oparia eskaintzera gonbidatu zituen.
6 Heldu zirenean, Samuelek begiz jo zuen Eliab, eta esan zuen berekiko: «Zalantzarik gabe, aurrean du Jaunak bere gantzutua».
7 Jaunak, aldiz, esan zion Samueli:—Ez begiratu horren itxura eta luzerari. Alde batera utzia dut hori. Kontua ez da gizakiak zeri begiratzen dion, gizakiak itxurari begiratzen baitio; Jaunak, berriz, bihotzari.
8 Deitu zuen Jesek Abinadab eta Samuelen aurrera eraman zuen. Samuelek esan zuen:—Hau ere ez du hautatu Jaunak.
9 Ondoren, Jesek Xama eraman zuen. Samuelek, orduan:—Hau ere ez du, bada, hautatu Jaunak.
10 Jesek bere semeetarik zazpi eraman zituen Samuelen aurrera, baina Samuelek esan zion Jeseri:—Hauetako inor ez du aukeratu Jaunak.