45 Davidek ihardetsi zion filistearrari:—Ezpataz, lantzaz eta azkonaz armatua zatozkit. Ba, ni Jaun ahalguztidunaren izenean natorkizu, zuk desafiatu dituzun israeldar gudarosteen Jainkoaren izenean.
46 Nire esku jarriko zaitu Jaunak gaur bertan. Hilko zaitut eta burua moztuko. Zeruko hegaztiei eta lurreko piztiei emango dizkiet gaur bertan filistear gudarien gorpuak. Honela, lur osoak jakinen du baduela Israelek Jainkoa.
47 Eta hemen bilduak diren guztiek jakinen dute, Jaunak ez duela behar ezpatarik, ez lantzarik gu salbatzeko, Jaunak baitu gudua erabakitzen. Gure esku jarriko zaituzte berak.
48 Filistearra abiatu eta Davidengana hurbiltzen hasi zenean, David bizkor eta lasterka joan zen borroka-tokira, filistearrari aurre egitera.
49 Eskua zorroan sartuz harri bat atera, habailaz jaurti, eta bekokian jo zuen filistearra; harria bekokian sartu zitzaion eta ahuspez jausi zen lurrera.
50 Halaxe nagusitu zitzaion David filistearrari, habaila eta harri batez. Horrela jo eta hil zuen filistearra. Davidek, ez baitzuen ezpatarik eskuetan,
51 lasterka joan, filistearraren ezpata hartu, zorrotik atera eta lepoa moztu zion, filistearra bertan akabatuz.Filistearrak, beren gizon adoretsua hila zela ikustean, ihesi joan ziren.