48 Filistearra abiatu eta Davidengana hurbiltzen hasi zenean, David bizkor eta lasterka joan zen borroka-tokira, filistearrari aurre egitera.
49 Eskua zorroan sartuz harri bat atera, habailaz jaurti, eta bekokian jo zuen filistearra; harria bekokian sartu zitzaion eta ahuspez jausi zen lurrera.
50 Halaxe nagusitu zitzaion David filistearrari, habaila eta harri batez. Horrela jo eta hil zuen filistearra. Davidek, ez baitzuen ezpatarik eskuetan,
51 lasterka joan, filistearraren ezpata hartu, zorrotik atera eta lepoa moztu zion, filistearra bertan akabatuz.Filistearrak, beren gizon adoretsua hila zela ikustean, ihesi joan ziren.
52 Orduan, Israel eta Judako gizonak jaiki, irrintzia egin eta filistearren ondoren abiatu ziren haraneko sarreraraino eta Ekrongo ateetaraino. Filistear asko erori zen hilik Xaaraim bidean, Gat eta Ekroneraino.
53 Filistearrei erasotzetik itzultzean, beraien kanpalekuko guztia ostu zuten israeldarrek.
54 Davidek filistearraren burua hartu eta Jerusalemera eraman zuen; haren armak, berriz, bere etxolan utzi zituen.