18 Davidek, ordea, Sauli:—Nor naiz ni, ordea, eta zein da ene jatorria, zein ene aitaren jatorria Israelen, ni erregearen suhi bihurtzeko?
19 Alaba Merab Davidi emateko garaia heltzean, ordea, Saulek Meholako Adrieli eman zion emazte.
20 Mikal, Saulen beste alaba, Davidez maitemindua zegoen. Eta halaxe jakinarazi zioten Sauli, eta atsegin gertatu zitzaion berri hori.
21 Hau zioen berekiko: «Tranpan harrapatzeko emango diot alaba, ea filistearrek eskua eransten dioten».Esan zion, beraz, Saulek Davidi:—Gaur ene suhi izango zara.
22 Eta Saulek agindu zien bere morroiei: «Esaiozue ahapeka Davidi: “Erregearen begiko zara eta maite zaituzte beraren zerbitzari guztiek. Egin zaitez erregearen suhi”».
23 Eta morroiek belarrira esan zizkioten hitz horiek Davidi. Baina honek erantzun zien:—Gauza hutsa iruditzen al zaizue erregearen suhi izatea? Gizon behartsu eta ezereza nauzue ni horretarako.
24 Morroiek adierazi zioten Sauli:—Honela mintzatu zaigu David.