27 abiatu zen David bere gizonekin eta berrehun filistear bota zituen. Davidek, erregearen suhi izateko, haien zakil-muturrak eraman zituen, eta erregearen aurrean zenbatu zituzten. Orduan, Saulek bere alaba Mikal eman zion emazte.
28 Antzeman zion Saulek Jauna Davidekin zela eta bere alaba Mikalek ere maite zuela.
29 Horregatik, gero eta beldur handiagoa zion Davidi. Harrezkero, Saulek beti izan zion gorroto Davidi.
30 Filistearren buruzagiek irtenaldiak egin ohi zituzten eta irteten ziren guztietan, Saulen zerbitzari guztiak baino hobekiago ateratzen zen David. Honen izena gero eta ospetsuago zen.