13 Mikalek etxeko idoloa hartu eta ohean sartu zuen; ezarri zion burualdean ahuntz-ilezko oihala eta ohazalez estali zuen.
14 David atxilotzera Saulek bidalitako mandatariak heltzean, gaixorik zegoela esan zien Mikalek.
15 Berriro ere bidali zituen Saulek mandatariak, David ikus zezaten. Esan zien: «Ekardazue ohean bada ere, hil egin behar dut eta».
16 Mandatariek, sartzean, etxeko idoloa aurkitu zuten ohean, ahuntz-ilezko oihala burualdean zuela.
17 Orduan, Saulek diotso Mikali:—Zergatik egin didazu iruzur? Nire etsaiari ihes egiten utzi diozu eta salbatu egin da.Mikalek Sauli:—Berak esan zidan: «Utzi ihes egiten; bestela, hil egingo zaitut!»
18 David, ihes egin eta bere burua salbatu ondoren, Samuelengana joan zen Ramara eta Saulek berari egindako guztiaren berri eman zion. Orduan, Samuel eta biak Naiot-era joan ziren eta han gelditu.
19 Honela esan zioten Sauli: «Hara, David Ramako Naioten dago!»