29 Zergatik hartzen dituzu oinpean nire aginduz santutegian egiten dizkidaten opari eta eskaintzak? Zergatik hartzen dituzu zeure semeak aintzakotzat eta ez ni, Israel ene herriak eskainitakoetatik hoberenak hartu eta beraiek gizenduz?
30 «Horregatik, hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Esan nuen, bai, zure etxea eta zure aitaren etxea izanen zela beti nire aurrean zerbitzari. Orain, ordea —dio Jaunak—, ez horrelakorik! Ohoratzen nauena dut ohoratuko; gutxiesten nautenak, aldiz, beheratu egingo ditut.
31 Egun batzuen buruan, hondatu eginen dut zure eta zure aitaren senitartearen agintea. Zure etxean ez da inor zahartzarora helduko.
32 Etsaia ikusiko duzu zeurean; Israel herriari, ordea, dena ongi aterako zaio. Zure etxean, berriz, bakar bat ere ez da zahartzarora inoiz helduko.
33 Hala ere, ez ditut zuretar guztiak egotziko nire aldaretik; horregatik, begiak bekaitzez urtuko zaizkizu eta bizia akituko. Zure etxeko ondorengoak sasoirik hoberenean hilko dira.
34 Hofni eta Pinhas zure bi semeei gertatuko zaiena izango da ezaugarria: egun berean hilko zaizkizu biak.
35 «Zintzo izango zaidan apaiz bat dut sorraraziko; nire nahiaren arabera du hark jardungo. Ondorengotza iraunkorra emango diot eta nire gantzutuaren zerbitzuan ibiliko da beti.