17 Hauek dira filistearrek bekatuaren ordain-oparitzat Jaunari eskaini zizkioten urrezko erlakiztenak: Axdoden izenean bata, Gazaren izenean bestea, Axkelonen izenean hirugarrena, Gaten izenean laugarrena, Ekronen izenean bosgarrena.
18 Urrezko arratoiak ere bost ziren, filistearren bost buruzagien menpe zeuden hiriak bezainbat, bai hiribilduen, bai harresi gabeko hirien izenean eskainiak. Harri handi hura, zeinaren gainean ezarri baitzuten Jaunaren kutxa, lekuko da gaurdaino Bet-Xemexeko Josueren alorrean.
19 Jaunak zigortu egin zituen Bet-Xemexekoak ere, Jaunaren kutxari ikusmiraz begira egon zirelako; herri hartako hirurogeita hamar gizaseme zigortu zituen Jaunak. Atsekabe handia izan zuen herriak, Jaunak oso gogor zigortu zuelako.
20 Eta Bet-Xemexeko jendeak honela zioen: «Nork iraun dezake zutik Jainko Jaun santu honen aurrean? Nori eramango genioke kutxa gure artetik bidaltzeko?»
21 Orduan, mezulariak igorri zituzten Kiriat-Jearimgo jendearengana, hau esatera: «Itzuli digute filistearrek Jaunaren kutxa. Jaitsi zaitezte eta eramazue gora, zeuenera».