1 Samuelek, zahartu zenean, bere semeak jarri zituen Israelen buruzagi.
2 Lehen semeari Joel zeritzan, eta bigarrenari Abias; Beer-Xebatik gidatu ohi zuten herria.
3 Semeak, ordea, ez zebiltzan aitaren bidetik; diruzalekeriari emanak, eskupekoak onartzen zituzten eta epai okerrak egiten.
4 Bildu ziren, orduan, Israelgo zahar guztiak eta Ramara etorri ziren Samuelengana,
5 esatera:—Zahartua zaude, eta zure semeak ez dabiltza zure bidetik. Izenda iezaguzu, bada, errege bat, gida gaitzan; horixe egiten dute herrialde guztietan.