23 Naamanek erantzun:—Har itzazu, bai, hirurogeita hamar kilo zilar.Eta hartzeko esaten zion behin eta berriro. Sartu zituen Naamanek bi zakutan hirurogeita hamar kilo zilar haiek eta bi soineko berri, eta bere bi morroiri eman zizkien Gehaziri eramateko.
24 Ofel zeritzan muinora heltzean, hartu zien dena Gehazik eta etxean gorde zuen. Gero, agur egin eta gizon haiek alde egin zuten.
25 Bera, berriz, Eliseogana joan zen. Orduan, Eliseok esan zion:—Nondik hator, Gehazi?Honek erantzun:—Ez naiz inora joan.
26 Eliseok, berriro:—Zer uste duk, gizon hori gurditik jaitsi eta hiregana etortzean, ez nintzela ni han espirituz? Zilarra nahiz soinekoak, olibadiak, mahastiak, artalde eta behi-taldeak eta neskame-morroiak hartzeko garaia dela uste al duk?
27 Hi heu eta hire ondorengoak Naamanen legenaz kutsatuko zarete.Hala, legenaz kutsatua, elurra bezain zuri, joan zen Gehazi Eliseogandik.