1 Roboamek, bere erregetza sendotu eta indartzean, utzi egin zuen Jaunaren legea, eta israeldar guztiek ere horixe bera egin zuten.
2 Jaunarentzat leial izan ez zirelako, Roboamen erregealdiaren bosgarren urtean, Egiptoko errege Xixak Jerusalemi erasotzera etorri zen
3 Egiptotik, mila eta berrehun guda-gurdi, hirurogei mila zaldizko eta zenbatu ezin ahalako libiar, sukiar eta etiopiarrez osoturiko gudari-multzoarekin.
4 Judako hiri gotortuez jabetu ondoren, Jerusalemeraino heldu zen.
5 Xixak hurbiltzean, Roboam eta Judako buruzagiak Jerusalemen bilduak zeuden. Xemaias profetak joan eta esan zien:—Hau dio Jaunak: «Zuek utzi egin nauzue; ba, nik ere utzi egiten zaituztet Xixaken esku».
6 Israelgo buruzagiek eta erregeak, apaldurik, aitortu zuten:—Arrazoia du Jaunak.
7 Apalik beren errua aitortu zutela ikustean, esan zion Jaunak Xemaiasi: «Apaldu direlako, ez ditut hondatuko. Laster askatuko ditut, eta ez naiz Xixakez baliatuko Jerusalemi neure haserrea agertzeko.