11 Erregea Jaunaren etxera joaten zen aldi bakoitzeko, zaintzaile-taldeak babeskiak hartu ohi zituen eta gero, berriro, zaintzaile-gelara ekartzen.
12 Roboamek apalik bere errua aitortu zuelako, Jaunari baretu egin zitzaion haren kontrako haserrea eta ez zuen zeharo hondatu, gauza onik ere bai baitzen Judan.
13 Roboamek sendotu egin zuen bere erregetza Jerusalemen eta errege izaten jarraitu zuen. Berrogeita bat urte zituen errege izaten hastean, eta hamazazpi urtez izan zen errege Jerusalemen, Jaunak Israelgo leinu guztien artetik bere egoitza jartzeko hautatu zuen hirian. Roboamen amak Naama zuen izena eta amondarra zen.
14 Gaizki jokatu zuen Roboamek, ez baitzen saiatu Jaunaren nahia bihotzez betetzen.
15 Roboamen jarduerak, lehenengotik azkenekora, eta haren jatorria liburuotan daude idatziak: «Xemaias Profetaren Kronika» eta «Ido Ikuslearen Kronika» izeneko liburuetan. Roboamen eta Jeroboamen artean etengabeko borroka izan zen.
16 Hil zenean, Daviden Hirian ehortzi zuten Roboam. Ondorengo erregea beraren seme Abias izan zen.