2 Asa erregeagana joan eta esan zion: «Entzun, Asa eta Judako eta Benjamingo jendeok. Zuek Jaunarekin bat eginik bazaudete, bera ere zeuekin izango duzue. Beraren bila ibiltzen bazarete, aurkitu ahal izango duzue. Baztertzen baduzue, berak ere baztertu egingo zaituzte.
3 «Luzaro egon ziren israeldarrak egiazko Jainkoa gabe, irakatsiko zieten apaizik gabe eta legerik gabe.
4 Baina beren larrialdian Jaunarengana, Israelen Jainkoarengana, jo eta beraren bila ibili zirenean, aurkitu ahal izan zuten.
5 Aldi hartan ez zen bake segururik batetik bestera ibiltzeko, lurralde haietako jende artean nahasmendu handiak baitziren.
6 Nazioek eta hiriek elkar hondatzen zuten, Jainkoak era guztietako ezbeharrez jo zituelako.
7 Zuek, aldiz, izan sendo, ez ahuldu, zuen ahaleginak izango baitu saria».
8 Oded profetaren hitzok entzutean, suspertu egin zen Asa, eta Juda eta Benjaminen lurraldeetan eta Efraimgo mendialdean eskuratutako herrixketan zeuden idolo higuingarriak suntsitu egin zituen, eta tenpluko atalondo aurrean zegoen aldarea berriztatu.