7 Aldi hartan, Hanani profeta Judako errege Asarengana joan eta honela mintzatu zitzaion: «Zergatik hartu duzu lagun Siriako erregea, Jauna, zeure Jainkoa, hartu beharrean? Horregatik egin dizu eskutik ihes Siriako erregearen gudarosteak.
8 Etiopiar eta libiar gudarostea ere izugarria zen, beren guda-gurdi eta zalditeria handiarekin, eta Jaunak, bera hartu zenuelako lagun, eskuetara eman zizkizun.
9 Izan ere, Jaunak lur osoa arakatzen du bere begiz, zintzo direnak adoretzeko. Oraingo honetan, ordea, burugabe jokatu duzu; horregatik, aurrerantzean gerrak izango dira zure aurka».
10 Asa haserretu egin zen profetarekin eta giltzapean sarrarazi zuen, hain sumindua baitzegoen harekin. Asak herriko beste zenbait ere zigortu zuen aldi hartan.
11 Asaren egintzak, lehenengotik azkenekora, «Judako eta Israelgo Erregeen Liburuan» daude idatziak.
12 Bere erregealdiko hogeita hemeretzigarren urtean oinetan zuen gaitz handi batez gaixotua zegoen Asa; baina gaixoaldian ere ez zuen Jaunarengana jo, sendagileengana baizik.
13 Bere erregealdiko berrogeita batgarren urtean hil zen, eta