1 Hogeita bost urte zituen Ezekiasek errege izaten hastean, eta hogeita bederatzi urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Abia zuen izena eta Zakariasen alaba zen.
2 Jaunari atsegin zaiona egin zuen, bere arbaso Davidek bezalaxe.
3 Bere erregealdiko lehen urteko lehen hilabetean Ezekiasek tenpluko ateak ireki zituen eta konpondu.
4 Gero, apaizak eta lebitarrak ekialdeko plazan bildurik,
5 honela mintzatu zitzaien: «Entzun, lebitarrok, egin zeuen buruen garbikuntza eta garbi ezazue Jaunaren, zeuen arbasoen Jainkoaren, etxea ere, eta atera bertatik kutsatua den guztia.