27 Eta Ezekiasek aginduriko erre-oparia aldarean eskaintzen hasi ziren une berean hasi zuten haiek Jauna goresteko kantua ere, turutez eta Israelgo errege Davidek eginiko musika-tresnez lagundurik.
28 Erre-oparien eskaintza bukatu arte jardun zuten kantatzen eta turutak jotzen; bitartean biltzar osoa ahuspezturik egon zen.
29 Eta erre-oparia bukatzean, erregea eta beronekin ziren guztiak ahuspeztu egin ziren.
30 Ezekias erregeak eta buruzagiek Jauna goresteko esan zieten lebitarrei, Davidek eta Asaf profetak eginiko kantuz. Bozkarioz beterik goretsi zuten lebitarrek Jauna; ondoren, makurturik, gurtu egin zuten.
31 Gero, Ezekiasek esan zion biltzarrari: «Zuek ere Jaunarentzako eskua bete eskaintza dakarzue. Aurreratu eta ekarri Jaunaren etxera zeuen oparigaiak eta esker oneko eskaintzak». Orduan, jendeak esker oneko eskaintzak egin zituen. Eskuzabalenek erre-opariak ere egin zituzten.
32 Jaunarentzako erre-oparitzat hirurogeita hamar zezen, ehun ahari eta berrehun bildots eskaini zituzten.
33 Beste eratako eskaintzak egiteko seiehun zezen eta hiru mila ardi ekarri zituzten.