17 Izan ere, batzar hartan garbikuntza egin gabeko jende asko zegoenez, lebitarrek Pazko-bildotsak hiltzen ziharduten, Jaunaren ohorezko ekintza sakratu hura egiteko garbi ez zeudenen ordez.
18 Jende askok, Efraim, Manases, Isakar eta Zabulongoek batik bat, garbikuntza egin gabe jan zuten Pazko-bildotsa, idatzia dagoenaren kontra. Ezekiasek, ordea, otoitz egin zuen haien alde, esanez: «Jaun onak barka biezaie
19 Jainko Jaunarengana, beren arbasoen Jainkoarengana, jo duten hauei guztiei, gauza santuak egiteko behar den garbitasunik ez badute ere».
20 Jaunak Ezekiasi entzun eta barkatu egin zion herriari.
21 Jerusalemen ziren israeldarrek poz handiz egin zuten zazpi egunez Legamia gabeko Ogien Jaia. Lebitarrek eta apaizek egunero goretsi ohi zuten Jauna, musika-tresna ozenen laguntzaz, haren ohoretan kantatuz.
22 Ezekiasek zorionik beroenak eman zizkien lebitarrei, Jaunaren zerbitzuan gogotsu ari izan zirelako. Horrela, zazpi egunez jarraitu zuten jaia, elkartasun-opariak eskainiz eta Jauna, beren arbasoen Jainkoa, goretsiz.
23 Jaia beste zazpi egunez luzatzea erabaki zuen biltzar osoak, eta beste zazpi egun haiek ere oso alaiak izan ziren.