1 Salomonek, Jaunaren etxea eraikitzeko lan hauek guztiak bukatzean, beraren aita Davidek sagaratuak ziren zilarrezko eta urrezko gauza eta ontzi guztiak bertara eraman eta Jainkoaren etxeko altxortegian gorde zituen.
2 Orduan, Salomonek Jerusalemen bildu zituen Israelgo herri-arduradun guztiak, leinuburuak eta israeldar senitarteburuak. Jaunaren itun-kutxa igoarazi nahi zuen Daviden hiritik, hau da, Siondik.
3 Israeldarrak zazpigarren hileko jaiegunean bildu ziren erregearen inguruan.
4 Israelgo herri-arduradun guztiak heldu zirenean, lebitarrek kutxa hartu eta