1 Salomonek otoitza bukatzean, zerutik jaitsitako suak kiskali egin zituen erre-opariak eta eskaintzak, eta Jaunaren aintzak bete zuen tenplua.
2 Apaizak ezin ziren Jaunaren etxean sartu, Jaunaren aintzak betetzen baitzuen tenplua.
3 Israeldar guztiek, sua jaitsi eta Jaunaren aintzak tenplua betetzen zuela ikustean, lurreraino makurturik, Jauna adoratu eta goretsi zuten, esanez: «Ona baita, haren maitasuna betikoa baita».
4 Erregeak, herri osoarekin, sakrifizioak eskaini zizkion Jaunari.
5 Hogeita bi mila idi eta ehun eta hogei mila ardi eskaini zituen Salomon erregeak. Horrela sagaratu zioten tenplua Jainkoari erregeak eta herri osoak.