15 Aurrerantzean onez ikusiko eta entzungo dut toki honetan eginiko otoitza.
16 Izan ere, tenplu hau hautatu eta sagaratu dut, beti nire bizileku izan dadin. Hemen izanen ditut beti neure begi-bihotzak.
17 «Eta zu nire aurrean zuen aita David bezala, nik agindu dizudan guztiaren arabera, nire lege eta erabakiak betez, ibiltzen bazara,
18 iraunaraziko dut zure erregetza. Honako hau hitzeman bainion zuen aita Davidi: “Beti izanen duzu zeure ondorengoetako bat Israel gobernatzeko”.
19 «Baina urruntzen bazarete, nik emandako lege eta aginduak betetzen ez badituzue, beste jainko batzuk zerbitzatzera jo eta haien aurrean ahuspezten bazarete,
20 bota egingo zaituztet eman nizuen lurraldetik. Zapuztu egingo dut neuretzat sagaratu dudan etxe hau, eta koplak atera eta barre egingo diote herri guztiek.
21 Eta hain bikaina den tenplu honen aurretik igaroko diren guztiek, harriturik, esango dute: “Zergatik egin ote die hau Jaunak lurralde honi eta tenplu honi?”