1 «Jerusalemen eta Judea herrialdean bizi garen juduok Egipton bizi zareten senide juduok agurtzen zaituztegu, bakea eta zoriona opa izanez.
2 Bete zaitzatela Jaunak ondasunez eta oroit dadila bere zerbitzari leial Abraham, Isaak eta Jakobekin egin zuen itunaz.
3 Eman biezazue denoi kemena bera gurtzeko eta beraren nahia bihotz-bihotzez eta gogo onez egiteko.
4 Ireki beza zuen bihotza beraren legea eta aginduak onartzeko, eta eman biezazue bakea.
5 Entzun bitza zuen eskariak eta adiskidetu bedi zuekin, eta ez zaitzatela baztertu aldi txarretan.