2 Bete zaitzatela Jaunak ondasunez eta oroit dadila bere zerbitzari leial Abraham, Isaak eta Jakobekin egin zuen itunaz.
3 Eman biezazue denoi kemena bera gurtzeko eta beraren nahia bihotz-bihotzez eta gogo onez egiteko.
4 Ireki beza zuen bihotza beraren legea eta aginduak onartzeko, eta eman biezazue bakea.
5 Entzun bitza zuen eskariak eta adiskidetu bedi zuekin, eta ez zaitzatela baztertu aldi txarretan.
6 Hauxe da une honetan zuentzat eskatzen ari garena.
7 «Demetrio errege zela, ehun eta hirurogeita bederatzigarren urtean, guk, juduok, idatzia genizuen honako hau: “Hondamen eta larrialdi handiak erori dira gure gainera urte hauetan. Jasonek eta beronen aldekoek lur santuari eta erreinuari traizio egin,
8 tenpluko ate handiari su eman eta errugabeen odola isuri zuten. Guk Jainkoari otoitz egin eta entzun digu. Sakrifizioa eta irin garbia eskaini dizkiogu, kriseiluak piztu eta eskaintzeko ogiak aurkeztu”.