29 Landatu zeure herria zeure toki santuan, Moisesek esan bezala”.
30 «Bitartean, apaizek gorazarreak kantatzen zituzten.
31 Oparigaiak erre zirenean, sobera gelditutako isurkia harri handi batzuen gainera isurtzeko agindu zuen Nehemiasek.
32 Hori egitean, sugarra piztu zen; baina aurrean distiratzen zuen argiak, aldaretik atera eta irentsi egin zuen sua.
33 Zabaldu zen gertakari honen berri eta Pertsiako erregeari ere esan zioten, erbesteratutako apaizek sua gordea zuten tokian isurkia agertu zela eta Nehemiasen lagunek isurki harekin oparigaiei su eman eta sagaratu egin zituztela.
34 Gertatua egiaztatu ondoren, erregeak hesia ezarri zuen eta toki hura sakratutzat eman.
35 Erregeak ondasun handiak jaso zituen eta mesede egin nahi zienen artean banatu.