33 Zabaldu zen gertakari honen berri eta Pertsiako erregeari ere esan zioten, erbesteratutako apaizek sua gordea zuten tokian isurkia agertu zela eta Nehemiasen lagunek isurki harekin oparigaiei su eman eta sagaratu egin zituztela.
34 Gertatua egiaztatu ondoren, erregeak hesia ezarri zuen eta toki hura sakratutzat eman.
35 Erregeak ondasun handiak jaso zituen eta mesede egin nahi zienen artean banatu.
36 Nehemiasen lagunek “neftar” esan zioten isurki hari, hau da, garbikuntza; baina gehienek “nafta” esan ohi diote.