1 Antioko IV.a erregearen hezitzaile eta ahaide zen Lisias gobernuburua oso haserre zegoen gertatuagatik. Handik pixka batera,
2 laurogei mila gizon eta bere zalditeria osoa bildurik, juduen kontra abiatu zen. Jerusalem greziarren bizileku bihurtu nahi zuen,
3 jentilen beste jauretxeei bezala tenpluari ere zergak ezarri eta urtero apaiz nagusi kargua salgai jarri.
4 Lisiasek ez zuen kontuan, inola ere, Jainkoaren ahalmena. Harrotua zegoen hainbeste milaka gudari eta zaldun eta laurogei elefante zituelako.