15 Denen onari begira, baiezkoa eman zien Makabearrak Lisiasen proposamen guztiei. Erregeak ere, bere aldetik, Makabearrak juduentzat Lisiasi idatziz eskatutako guztia eman zion.
16 Lisiasek juduei idatzi zien gutunak hau zioen: «Lisiasek judu-herriari, agur!
17 Joan eta Absalom zuen mandatariak eman didate azpian idatzitako gutuna, eta berorretan datozen proposamenak onartzeko eskatu.
18 Eman diot erregeari adierazi behar zitzaion guztiaren berri; nire esku zegoenari, berriz, baiezkoa eman diot.
19 Beraz, zuek gobernuarekiko borondate onean irauten baduzue, ni ahaleginduko naiz zuen alde lan egiten.
20 Arazo hauei eta xehetasunei buruz zuekin hizketa daitezela agindu diet zuen eta neure mandatariei.
21 Izan ongi! Ehun eta berrogeita zortzigarren urtean, Dioskoro hilaren hogeita lauan».