20 Arazo hauei eta xehetasunei buruz zuekin hizketa daitezela agindu diet zuen eta neure mandatariei.
21 Izan ongi! Ehun eta berrogeita zortzigarren urtean, Dioskoro hilaren hogeita lauan».
22 Erregearen gutunak hau zioen: «Antioko erregeak Lisias anaiari, agur!
23 Gure aita joana da jainkoengana. Eta nik, nire erreinuko jendeak bere lanetan ezeren beldurrik gabe jardun dezan nahi dut.
24 Jakin dut, juduek ez dituztela onartu nahi greziar ohiturak, gure aitak nahi zuen bezala. Nahiago dutela beren biziera, eta beren legeak betetzen uzteko eskatzen dutela.
25 Herri hori ere beldurrik gabe bizi dadin nahi dut nik. Beraz, hau erabakitzen dut: Itzul diezaietela berriro tenplua, eta bizi ahal izan daitezela beren arbasoen ohituren arabera.
26 Bidal iezazkiezu, mesedez, mandatariak beraiekin bakeak egitera eta nire erabakia jakinaraztera, horrela, konfiantzaz bizi eta beren lanei gogoz ekin diezaieten».