26 Judasen gizonek, Jaunari dei eta otoitz eginez, borrokari ekin zioten.
27 Armak eskuan eta Jainkoari otoizka bihotzean, hogeita hamabost mila gizon gutxienez hil zituzten. Haien poza Jainkoaren agerpen hura ikustean!
28 Borroka bukatu eta bozkarioz beteak itzultzean, Nikanorren gorpua ezagutu zuten lurrean eroria bere guda-jantzi eta guzti.
29 Deiadar eta iskanbila artean, Jauna goretsi zuten beren arbasoen hizkuntzan.
30 Orduan, bere herritarren alde soin eta muin lehenengo lerroan borrokatu zen hark, gaztarotik bere aberkideentzat onginahia izan zuen hark, Nikanorri buru-besoak sorbalda eta guzti moztu eta Jerusalemera eramateko agindu zuen.
31 Hirira heltzean, bere herritarrei eta apaizei dei egin ondoren, aldare aurrean jarri zen Judas, eta gotorlekukoak ere etortzeko agindu zuen.
32 Orduan, Nikanor higuingarri haren burua eta Ahalguztidunaren etxe santuaren kontra biraolari hark harrokeriaz jaso zuen besoa erakutsi zizkien.