29 Deiadar eta iskanbila artean, Jauna goretsi zuten beren arbasoen hizkuntzan.
30 Orduan, bere herritarren alde soin eta muin lehenengo lerroan borrokatu zen hark, gaztarotik bere aberkideentzat onginahia izan zuen hark, Nikanorri buru-besoak sorbalda eta guzti moztu eta Jerusalemera eramateko agindu zuen.
31 Hirira heltzean, bere herritarrei eta apaizei dei egin ondoren, aldare aurrean jarri zen Judas, eta gotorlekukoak ere etortzeko agindu zuen.
32 Orduan, Nikanor higuingarri haren burua eta Ahalguztidunaren etxe santuaren kontra biraolari hark harrokeriaz jaso zuen besoa erakutsi zizkien.
33 Ondoren, Nikanor zitalari mihia moztu zion eta, puskak eginik, txoriei emateko agindu; besoa, berriz, tenpluaren aurrean zintzilikatzeko agindu zuen, Nikanorren erokeriak izandako ordainaren ezaugarritzat.
34 Eta horrela agertu zitzaien Jauna goretsi zuten denek, zerura begira esanez: «Goretsia, bere toki santua profanatu gabe gorde duena!»
35 Gero, gotorlekuan zintzilik jarri zuen Nikanorren burua, Jaunak nola laguntzen duen denek argi eta garbi ikus zezaten.