46 Ptolomeok, haizea hartzeko aitzakiaz, atarira eraman zuen erregea eta iritziz aldarazi.
47 Orduan, salakuntza guztietatik libre bidali zuen erregeak Menelao, kalte guztien egilea. Eta hiru dohakabe haiek, aldiz, hiltzera kondenatu zituen, basatiak bezain epaile gogorren aurrean ere libre aterako ziren arren.
48 Horrela, hiria, herria eta gauza sakratuak defendatu zituzten haiek hil egin zituzten berehala.
49 Tiroko batzuek, gaiztakeria harengatik haserreturik, eskuzabal eman zuten laguntza hiletak antolatzeko.
50 Menelaok, berriz, agintean iraun zuen, handikien diruzalekeriari esker. Geroz eta gaiztoago egin zen, bere herritarren etsairik handiena izateraino.