1 Zerbait geroxeago, Atenasko legebiltzarreko bat bidali zuen Antioko erregeak juduak beren arbasoen legeetatik urruntzera behartzeko eta beren biziera Jainkoaren legeen arabera eramatetik baztertzeko.
2 Jerusalemgo tenplua profanatu egin behar zuen eta Olinpoko Zeusi eskaini; Garizimgoa, berriz, Zeus Babesleari, bertako bizilagunek eskatu bezala.
3 Neurri gaizto horiek gogaikarri eta eramangaitz gertatu zitzaizkion jende guztiari.
4 Izan ere, lizunkeriaz eta itsuskeriaz betea zuten tenplua atzerritarrek: emagalduekin dibertitzen ziren, atari sakratuetan emakumeekin harremanak izaten zituzten eta gauza debekatuak sartu zituzten tenpluan.