12 Dolu egin zuten eta negar, eta baraurik egon ziren arratsa arte Saulengatik, beronen seme Jonatanengatik, Jaunaren herriarengatik eta Israel osoarengatik, ezpatapean eroriak baitziren.
13 Davidek, orduan, galdetu zion gertatuaren berri ekarri zion gazteari:—Nongoa zara?—Zuen artean etorkin gisa bizi den amalektar baten semea nauzu —erantzun zuen hark.
14 Davidek esan zion:—Eta nolatan ez zinen Jaunaren gantzutua hiltzeko beldur izan?
15 Eta morroi bati dei egin eta agindu hau eman zion Davidek:—Zatoz eta hil ezazu hau!Hala, jo eta hil egin zuen.
16 Davidek esan zion:—Zeure erruz hiltzen zara! Zeure ahoak salatu zaitu, Jaunaren gantzutua hil duzula esatean.
17 Hileta-kantu hau kantatu zuen Davidek, Saulengatik eta beronen seme Jonatanengatik, eta
18 berau Judako jendeari irakasteko agindu zuen. «Uztai-kantua» deritza eta «Zintzoaren Liburuan» dator: