4 Davidek galdegin zion:—Zer gertatu da? Esadazu, otoi!—Ihes egin du jendeak guda-zelaitik. Gizon asko erori da hilik. Saul eta beronen seme Jonatan ere hil dira —erantzun zuen.
5 Davidek galdetu zion berria zekarkion gazteari:—Nola dakizu hilak direla Saul eta beronen seme Jonatan?
6 Berria zekarren gazteak erantzun zuen:—Gilboa mendian gertatu nintzen ni, halabeharrez. Saul bere lantzaren gainean zegoen. Hurbiltzen ari zitzaizkion guda-gurdiak eta zaldizkoak.
7 Atzera begiratu eta, ni ikustean, dei egin zidan. Eta nik «Hemen nauzu!» erantzun nion.
8 Hark galdetu zidan: «Nor zara?» Nik erantzun: «Amalektarra nauzu».
9 Eta esan zidan: «Zatozkit, arren, ondora eta hil nazazu. Hilzorian nago, baina oraindik bizirik».
10 Joan nintzaion eta hil egin nuen; bai bainekien ezin izango zela bizi hondamen haren ondoren. Buruan zeraman koroa eta besoan zeraman besokoa hartu nizkion, eta hemen dakarzkizut, ene jauna.