14 Eguna argitu zuenean, Davidek gutuna idatzi zion Joabi eta Uriasekin bidali.
15 Hau zioen gutunean: «Ipin ezazue Urias aurreneko lerroan, borroka gogorrena dagoen tokian eta zuek egin atzera, jo eta hil dezaten».
16 Hala, hiria inguratzen ari zelarik, bai baitzekien non ziren etsairik gogorrenak, hantxe ipini zuen Joabek Urias.
17 Hiriko gizonek irten eta eraso egin zioten Joabi. Han erori ziren Daviden gudari eta gudalburu batzuk, baita Urias hitita ere.
18 Albisteak bidali zizkion Joabek Davidi, guduan gertatuaren berri emanez.
19 Eta hau agindu zion mezulariari: «Guduari buruzko berri guztiak eman ondoren,
20 beharbada, haserretu egingo da erregea eta esango dizu: “Zertarako hurbildu zarete hiriraino borrokara?