16 Hala, hiria inguratzen ari zelarik, bai baitzekien non ziren etsairik gogorrenak, hantxe ipini zuen Joabek Urias.
17 Hiriko gizonek irten eta eraso egin zioten Joabi. Han erori ziren Daviden gudari eta gudalburu batzuk, baita Urias hitita ere.
18 Albisteak bidali zizkion Joabek Davidi, guduan gertatuaren berri emanez.
19 Eta hau agindu zion mezulariari: «Guduari buruzko berri guztiak eman ondoren,
20 beharbada, haserretu egingo da erregea eta esango dizu: “Zertarako hurbildu zarete hiriraino borrokara?
21 Ez al dakizue harresi gainetik jaurtika egiten dutela? Ez al zarete oroitzen nola hil zuen emakume batek Tebetz hirian Jerubexeten seme Abimelek, harresi gainetik errotarri bat jaurtiz? Zergatik hurbildu zarete harresiraino?” Orduan, zuk erantzun: “Zure zerbitzari Urias hitita ere hila da”».
22 Abiatu zen mezularia eta, heldu zenean, Joaben agindua adierazi zion Davidi.