1 Honen ondoren, Absalomek guda-gurdi bat, zaldiak eta aurretik joango zitzaizkion berrogeita hamar gizon eskuratu zituen.
2 Goizean goiz jaiki eta hiri-sarrerako ate ondoan jarri ohi zen. Norbaitek arazoren batengatik erregeagana zuzenbide eske etorri beharra zuenean, Absalomek dei egin eta galdetu ohi zion:—Zein hiritakoa zara?Eta besteak erantzuten:—Israelgo halako leinukoa.
3 Eta Absalomek:—Adizu. Zure auzia egokia eta zuzena da, baina inork ez dizu entzungo erregearen izenean.
4 Esaten zion, gainera:—Herri honetako epaile egingo banindute, niregana etorriko litzateke auziak dituen jendea, eta nik zuzenbidea egingo nieke.
5 Bat edo bat hurbildu eta aurrean ahuspezten zitzaionean, Absalomek eskua luzatu, hartu eta besarkatu egiten zuen.
6 Halaxe egin ohi zuen erregeagana zuzenbide eske zetozen israeldar guztiekin. Horrela, bereganatzen ari zen israeldarren bihotzak.
7 Lau urteren buruan, behin batean, esan zion Absalomek erregeari:—Joan al naiteke Hebronera, Jaunari hitzeman nion eskaintza egitera?