24 Tzadok apaiza ere han zihoan, Jainkoaren itun-kutxa zeramaten lebitar guztiekin. Lurrean utzi zuten Jainkoaren kutxa, jende guztia hiritik atera bitartean. Abiatarrek sakrifizioak eskaini zituen.
25 Orduan, esan zion erregeak Tzadok apaizari:—Itzul ezazu Jainkoaren kutxa hirira. Jaunak begiko baldin banau, itzularaziko nau eta ikusaraziko dizkit kutxa eta bera dagoeneko oihal-etxola.
26 Begiko ez banau, berriz, egin beza nirekin egoki deritzona.
27 Beste hau ere esan zion erregeak Tzadok apaizari:—Hara, itzul zaitezte bakean hirira Abiatar eta biok eta zeuen bi semeak: Ahimaatz zure semea eta Jonatan Abiatarren semea.
28 Begira, ni basamortuko lautadetan geldituko naiz, zuen berririk izan dezadan arte.
29 Hala, Tzadokek eta Abiatarrek Jerusalemera eraman zuten, ostera, Jainkoaren kutxa, eta bertan gelditu ziren.
30 David Oliamendiko maldan gora zihoan negarrez, burua estalirik eta oinutsik; berarekin zen jende guztia ere, burua estalirik, negarrez zihoan gorantz.