32 Jainkoa gurtu ohi zuteneko gailurrera heldu zenean, Huxai arkitarra atera zitzaion Davidi bidera, jantziak urraturik eta burua hautsez beterik.
33 Davidek esan zion:—Nirekin baldin bazatoz, oztopo izango zaitut.
34 Itzul hirira eta esan Absalomi: «Zeure zerbitzari izanen nauzu, oi errege. Lehen zuen aitarena izan nintzen, orain zurea». Horrela, huts bihurtuko dituzu Ahitofelen aholkuak.
35 Han izango dituzu Tzadok eta Abiatar apaizak; esan haiei jauregian entzungo duzun guztia.
36 Berekin dituzte beren bi semeak: Ahimaatz, Tzadokena eta Jonatan, Abiatarrena. Hauen bidez jakinarazi entzundako guztia niri.
37 Daviden adiskide Huxai hirira zihoan une berean ari zen Absalom ere Jerusalemen sartzen.