24 Orduan, esan zion Ximeiri:—Ez zara hilko, ez!Eta zin egin zion.
25 Saulen seme Mefi-Boxet ere atera zitzaion erregeari bidera. Oinak garbitu gabe, bizarra txukundu gabe eta jantziak ere garbitu gabe egon zen Mefi-Boxet erregeak alde egin zuen egunetik bizirik eta onik itzuli zen arte.
26 Jerusalemera erregeagana etorri zenean, esan zion Davidek:—Nolaz ez zinen nirekin etorri, Mefi-Boxet?
27 Honek erantzun:—Ene errege jauna, engainatu egin ninduen morroiak. Nik, zure zerbitzari honek, astoa txalmatzeko agindu nion, gainean jarri eta erregearekin joateko, herrena naiz eta.
28 «Hark, ordea, gezurrez salatu ninduen zure aurrean, ene errege jauna. Hala ere, Jainkoaren aingerua bezalakoa zarenez, egin egoki iruditzen zaizuna.
29 Gure aitaren senitartean denok merezi genuen heriotza zure eskutik, ene errege jauna. Baina zeure mahaian jarri ninduzun, zeure zerbitzari hau. Ba ote dut oraindik eskubiderik erregeari zerbait eskatzeko?»
30 Erregeak esan zion:—Zertarako honenbeste berriketa? Agindua dut lurrak Tziba eta bion artean banatzeko.